Gazteria sailak egitarau berezia prestatu du Gabonetako egunetarako. Batetik, hilaren 26tik 30era Gazte Astea ospatuko dute. Hilaren 26an ping-pong eta futbolin txapelketa egingo dute; hilaren 27an wii eta Play Station txapelketak; hilaren 28an, makillaje tailerra; hilaren 29an, Euskal selekzioaren partida ikustera txangoa antolatu dute; eta hilaren 30ean, txokolatea eta askaria izango dute Topagunean. Bestalde, egun horietan, Gabonetako Haur Parkea egongo da Zerkausian, joko ugarirekin.