Gazte jaialdia bihar 19:00etan Leidor aretoan

Ataria 2010eko abenduaren 16a

Herriko ikastetxeetako Batxilergo II. mailako ikasleen artean Gazte Jaialdia antolatu dute bihar Leidor aretoan, 19:00etan. Gazte jaialdiak erkidego mailan antolatu den Beldur Barik ekimenarekin bat egin du eta Leidorren ikus entzunezko emanaldiak, Beldur Barik lehiaketako sari banaketak eta zuzeneko emanaldiak egongo dira. Sarrerak 4 euro balio du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!