Alpino Uzturrek abenduaren 19rako mendi irteera antolatu du. Txangoa Itziarretik hasi eta Zestoan bukatuko da. Andutz (612 m.) mendia igoko dute. Autobusaren irteera San Frantziskotik 08:00etan izango da. Iraupena lau ordukoa da, eta ondoren, Azpeitian bazkaria. Bazkideek autobusean joateko 11 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek 13. Izena 943 65 27 89 telefonora deituta edo alpinouzturre@hotmail.com helbidean egin daiteke.