Lehen Tolosa saria jokatu da Oriako uretan

tolosa 2010eko abenduaren 13a

Bateletan Tolosa saria jokatu zen igandean Oria ibaian. Tolosaldeko Arraun Klubak antolatu zuen estropada eta Gipuzkoako kadete nahiz infantilak aritu ziren erlojuaren aurka. Estreinakoz jokatu den sari honetan, infantil mailako 18 talde, etorkizuneko emakumezkoen 8 eta kadeteen mailako 14 irten ziren Oriara. Nesketan gainera, etxekoen A taldeak irabazi zuen estropada, bigarrenari lau segundo atereaz. Mutiletan, infantiletan A taldeak bigarren egin zuen.

FEDEREZIO TROFEOA, BATELAK, TOLOSAN

Neskak (Infantil-kadeteak)

1. Tolosaldea A          5:20’’

3. Tolosaldea B                     +09.90

7. Tolosaldea C                       +26.87

Mutilak (Infantilak)

1. Hibaika A          5:14’’

2. Tolosaldea A                    +04.59’

6. Tolosaldea B                    +30.72’

8. Tolosaldea C                    +46.08’

Mutilak (Kadeteak)

1. Sanpedrotarrak B             06:19’’

4. Tolosaldea A                    +05.40’

6. Tolosaldea B                     +22.57’

12.Tolosaldea C                     +56.56’

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!