Durangoko Azokara joateko autobusa Galtzaunditik

tolosa 2010eko azaroaren 30a

Galtzaundik, abenduaren 4tik 8ra bitartean Durangon ospatuko den 45. Euskal Liburu eta Disko Azoka dela eta, Durangora joateko autobusa antolatu du. Abenduaren 4ean izango litzateke eta irteera 09:30ean izango da tren geltokitik. Durangotik itzulera 19:00etan egingo dute. Izena Galtzaundiko egoitzan bertan eman daiteke edota 943 65 50 04 telefono zenbakira deituz. Bazkideek, 10 euro ordaindu beharko dute eta gainerakoek 12 euro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!