Samaniegoko ikasleak ingeleseko barnetegian

tolosa 2010eko azaroaren 22a

Pasa den astean Samaniego Ikastetxeko 6. mailako ikasleak Eusko Jaurlaritzak antolatutako Hizkuntzan Murgiltzeko Egonaldian (ingeleseko barnetegia) izan dira. Astelehenetik ostiralera arte Orioko barnetegian egon dira eta "oso gustura" itzuli dira bai ikasleak bai eta irakasleak ere. "Baliagarria" izan dela adierazi dute, "ingelesa praktikatzeko eta hizkuntza honekiko motibazioa areagotzeko". Hasiera hasieratik ingelesa soilik entzun dute eta ezinbestean ingelesez komunikatu behar izan dute. "Bide batez ikasleen arteko harremanak sendotzeko eta lagun berriak egiteko baliagarria izan da".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!