Igarondoren lekukoa hartzeko prest

Iñigo Terradillos 2010eko azaroaren 18a

Zumardiaundiko oinezkoentzako zubi berria atzo hasi ziren jartzen. Bost metro izango ditu zabalean, eta luzeran, 48. 31 tona pisatzen du, eta altzairuan egina dago. 35 metroko bi zatitan iritsi zen atzo goizaldean egitura. Bere trazak parkeko zuhaiztiko ardatz nagusia luzatu egingo du, eta kokapena N-1eko bidezubiarekin geometrikoki zentratuko dute. Zubi berriak Igarondo zubi zaharra ordezkatuko du. Azken hau, baina, bertan geratuko da, lehorrean, monumentu bezala.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!