Mus Txapelketa Azkarra, etzi Beotibarren

Iñigo Terradillos 2010eko azaroaren 11

Fronton kafetegiak antolatuta, X. Mus Txapelketa Azkarra jokatuko dute etzi, larunbatean, Beotibar pilotalekuan 16:30etik aurrera. Bikote bakoitzak 30 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeagatik, eta izena emateko fronton@jeub.org helbidera idatzi edota 943 65 14 70 telefono zenbakira dei daiteke. Sari potoloak eskura ditzakete irabazleek: lehenengoek 1.200 euro, txapelak eta garaikurrak lortuko dituzte, bigarrengoek 600 euro eta garaikurrak, hirugarrengoek 300 euro, laugarrengoek 150 euro eta bosgarren, seigarren, zazpigarren eta zortzigarren egiten dutenek, berriz, 100 euro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!