Uraren garrantziaz antzezlana Topic-en

Iñigo Terradillos 2010eko azaroaren 11

Buenamandarina antzerki taldeak 'Rebelion en el baño' antzezlana aurkeztuko du larunbatean, hilaren 13an Topic-en, 18:00etan hasita. Lan honen bidez, urak duen garrantziaz eta baliabide naturalak zaintzeaz gogoeta egitea bultzatu nahi dute.

Mezu hori zabaltzeko On Manuelen etxeko hoditeriarekin gertatzen dena irudikatuko dute taula gainean. Izan ere, hoditeriek profesional baten esku hartzea beharko dute, eta orduan, Teflon iturgin gaiztoa azalduko da. Honek, baina, iturgintza lanak baliatu nahi ditu etxe guztietako hodiekin egin, eta mundu osoko ur geza bereganatzeko. On Manuelen bainugelak ezkutatzen duena ez daki, ordea, Teflon jaunak.

Emanaldi honetara joateko sarrera 4 euro ordaindu beharko dute haurrek, eta helduek, berriz, 7 euro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!