Musika Eskolako ikasleen lehen kontzertua

Iñigo Terradillos 2010eko azaroaren 10a

Hasi berri da ikasturtea Eduardo Mokoroa Udal Musika Eskolako ikasleentzat, eta dagoeneko jendaurrean lehen urratsak ematera doaz. Hain zuzen ere, ostiral honetan, hilaren 12an emango dute lehenengo kontzertua. Musika Eskolako areto nagusian izango da emanaldia, 18:00etan hasita, eta eurekin batera, gonbidatu bereziak izango dituzte, Donostiako Erdi Mailako Kontserbatorioko klarinete taldeko kideak, hain zuzen. Kasu honetan bezala, kurtsoan zehar Musika Eskola desberdinekin egingo dute elkartrukea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!