Frantziskotarren Tolosako laurehun urteetako historiari buruzko hitzaldia, astelehenean

Tolosaldeko Ataria

San Frantzisko elizaren garai bateko irudia. 

Lizardi Kultur Elkarteak antolatu du hitzaldia; 19:00etan izango da Tolosako udaletxeko batzar aretoan. 

Urriaren 25ean, agurreko ekitaldia egin zuten frantziskotarrek, eta era horretan, amaitu egin zen Tolosan mendeetan egin duten ibilbidea. Ibilbide horri lotutako hitzaldia antolatu du Lizardi Kultur Elkarteak. Astelehenean izango da, hilak 16, 19:00etan udaletxeko batzar aretoan, eta frantziskotar fraidea, kultura ekintzailea, idazlea eta ohorezko euskaltzain den Paulo Agirrebaltzategi izango da hizlaria. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!