Bizkaiganeren 'Elur maluta' pasta biguna, Euskal Herriko gaztarik onena

Josu Artutxa Dorronsoro

35 gaztandegitako 91 produktu aurkeztu dira Euskal Herriko Gazta eta Esnekien V. Txapelketara, eta Errigoitiko (Bizkaia) Bizkaigane gaztandegiarena izan da onena.

Euskal Herriko gazta eta esnekien topaleku bihurtu da Tolosa asteburu honetan, ESNEKI Euskal Herriko Gazta eta Esnekien Azoka Bereziaren bosgarren edizioari esker. Tolosako Udalak, HAZIk eta Eusko Jaurlaritzak sustatuta, eta Basque Culinary Center, Mantala, Esneki Zentroa Leartiker, EFRIFE, GIFE, Euskal Esnekigileak eta Tolomendi laguntzaile dituela, ekimenak euskal esnekigintzaren kalitatea eta aniztasuna jarri ditu erdigunean, bertako ekoizleen lana eta lehen sektorearen garrantzia nabarmenduz. 

ESNEKIren hitzordu nagusietako bat izan da Euskal Herriko Gazta eta Esnekien V. Txapelketa. Aurten, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako 35 gaztandegitako 91 produktu aurkeztu dira, zortzi kategoriatan banatuta: gazta freskoak, pasta bigunak, gazta urdinak, behi-gazta onduak, ardi-gazta onduak, ahuntz-gazta onduak, jogurtak eta behi-esne pasteurizatua. 

Kategoria bakoitzeko irabazleen artean hautatu da txapeldunen txapelduna, hau da, Euskal Herriko Gazta Onenaren izendapena jaso duen produktua. Aurten, Errigoitiko (Bizkaia) Bizkaigane gaztandegiaren Elur maluta pasta biguna izan da garaile.

Kategoria bakoitzeko irabazleak:

Gazta freskoak

1. Askibil Ahuntz Gazta - Txuria 

2. Soloitza - Gazta Freskoa

3. Lusuri - Lusuri

Pasta bigunak

1. Bizkaigane - Elur Maluta

2. Oihan Txiki - Orexa Otzara

3. Oihan Txiki - Orexa Gorria

Gazta urdinak

  • 1. Soloitza - Eskutxi

2. Las Tres Sierras - Templario

3. Kortariko Borda - Erreka

Ardi-gazta onduak

  • 1. Aizpea - Aizpea

2. Ricardo Remiro - Remiro Gazta

3. Gomiztegi - Arantzazu

Behi-gazta onduak

  • 1. Pirineki - Apitxi Gasna

2. Urraki Esnekiak

3. Kortariko Borda - Lixardia

Ahuntz-gazta onduak




  • 1. Egotza - Egotza

2. Otxokain - Otxokain

3. Granja El Moro - Queso cocido

Jogurtak

  • 1. Sabekoetxea - Behieko Jogurta

2. Pirineki - Etxeko Jogurta

3. Mahala - Jogurt Naturala

Behi-esne pasteurizatua

1. Pirineki - Etxeko Esnea

2. Iztueta  - Iztueta Esnea

3. Bordaxar - Bordaxar Esnea

26 postuko azoka eta askotariko jarduerak

Txapelketarekin batera, Euskal Herriko Gazta eta Esnekien V. Azoka Berezia ospatu da Trianguloa plazan. Aurten, 26 postu izan dira, eta bisitariek Euskal Herriko askotariko gaztak eta esnekiak ezagutu, dastatu eta zuzenean ekoizleei erosteko aukera izan dute.

Aurreko edizioetan bezala, Euskal Herriko Gazta Mahaia dastaketa gidatuak ere egin dira Beotibar pilotalekuan, Leartiker Esneki Zentroaren eskutik. Lau saiotan, parte-hartzaileek euskal gazten aniztasuna eta ezaugarriak gertutik ezagutzeko aukera izan dute.

Egitarauak familiei eta haurrei zuzendutako jarduerak ere izan ditu. Atzo, Esnetan jardueraren bidez, behiak jezteko simulagailua probatu ahal izan zuten parte-hartzaileek, eta Errapetik ahorainoko bidea sukaldaritza-tailerrean esnea eraldatzen eta esnekiak prestatzen ikasi zuten. Gaur, Mamitzen jarduera egin da Alondegian. Haurrek esnea dastatzeko eta gazta freskoa egiten ikasteko aukera izan dute.

Aurten, Frisoi Txapelketa egin ezin izan denez, Frisoi behiak ile-apaindegian erakustaldia egin da Alondegi plazan, eta bisitariek animalien prestaketa eta zaintza lanak gertutik ezagutzeko aukera izan dute.

Erlazionatuak

«Behi esnez egindako gaztak oso onak izan daitezke»

Josu Artutxa Dorronsoro aza 07, 20:03 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!