Joan den astean, zortzi langile kaleratu zituzten Pasaban enpresatik, lan taldearen %7a. Kaleratze hauen aurrean, komiteak asanblada deitu zuen, eta bertan, azaroko mobilizazioak adostu zituzten. Lehena, gaur arratsaldeko manifestazioa. Hurrengo astean izango dute jarraipena protesta ekitaldi hauek. Asteartean, 11:00etan, lantegitik irtengo dira Trianguloara joateko. Bertan, manifestazio berri bat egingo dute. Hurrengo ostegunean ere mobilizazioek jarraipena izango dute, gaur bezala, 17:00etan, Trianguloa plazatik abiatuta. Langile kaleratuen itzulera eskatzeaz gain, kaleratze gehiago ez egotea ere eskatzen dute.