Bart istiluak izan dira Tolosan, Armeria plaza inguruan, Udaltzaingoaren eta gazte batzuen artean. Erne sindikatuak eman du gertakariaren berri, eta esan du bi gazte atxilotu dituztela bi udaltzain erasotzeagatik. Horietako batek patinete bat erabili du udaltzainetako bat erasotzeko. Erasoaren ondorioz, udaltzainak larri zauritu dituzte. Ertzaintza ere bertaratu da, eta gazteak ihes egiten saiatu dira, baina azkenean bi atxilotu dituzte.