Tolosa Argituz Energia Komunitatea pozik dago orain arte jaso duen babesarekin. 100 bazkide dituzte jada, baina hazten jarraitu nahi dute «gertuko energia, jasangarria eta denon eskura egongo dena bultzatu eta proiektuarekin bat egin nahi duten pertsonei esker».
Egitasmoa gehiago zabaldu nahian asteazkenetan, 17:00etatik 18:00etara, Tolosako kultur etxean egongo direla esan dute. Gainera datorren larunbatean, hilak 7, Trianguloa plazan egongo dira 09:30etik 13:30era, izen emateak jaso eta informazioa zabaltzeko.