43 urteko kartzela-zigorra eskatu du Fiskaltzak osteopatarentzat

Tolosaldeko Ataria

Osteopataren biktimei babesa azaltzeko Tolosan egindako elkarretaratzeetako bat.

Gipuzkoako Fiskaltzak 43 urteko kartzela zigorra eskatu du 2010 eta 2024 urteen artean Tolosako bere kontsultan hamar bezerori sexu erasoa egitea akusatutako osteopatarentzat.

2024ko urtarrilean jakin zen gizon bat atxilotu zutela Tolosan zuen osteopatia-kontsultan hainbat bezerori sexu-erasoa egiteagatik (bi salaketa egon ziren lehenik, eta tantaka hamar salaketa jaso zituen). Ordutik, behin-behineko espetxealdian dago, epaiketaren zain. Hamar salatzaileetatik bat adingabea zen erasoa jasan zuenean.

Orain jakin da Gipuzkoako Fiskaltzak 43 urteko kartzela-zigorra eskatu duela berarentzat, eta berriz ukatu diotela defentsak bera libre uzteko egindako eskaera. Epaileek diote osteopatak ihes egiteko arriskua dagoela, eta horregatik ukatu dizkiote eskaerak.

 

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!