II. Asteburu Esoterikoa egingo dute larunbatean eta igandean Amarozko Auzoetxean. Bi egunetan hainbat kontsulta, tailer eta hitzaldi egongo dira, eta horrez gain mandalak, arropa, bitxiak, ukenduak eta abar erosteko aukera izango da.
Egitaraua
Irailak 19, larunbata
- 10:00. Bizitzak hitz egiten dizunean (Jose Mari Sarasola).
- 10:00. Txango mikologikoa (Aitor Ventureira).
- 12:30. Dantza tailerra (Maier Lopetegi).
- 12:30. Ikusmen kontzientea (Mertxe Ibarra).
- 15:30. Bihotzetik begiratzen tailerra (Leire Aramendi).
- 17:30. Breathwork (Iraide & Ion).
- 19:00. Kontzertua (Araitz Bizkai).
- 10:00-19:00. Kontsultak: Kraneo-sakrala zaldiekin, bach loreak, tarota, mediumnitatea, astrologia, pedagogia sistemikoa, giza diseinua, coatching, giza teknologia, autoezagutza eta adimen emozionala eta zure kolorearen frekuentziaren aktibazioa.
- 10:00-19:00. Mandalak, arropa, bitxiak, ukenduak, eztia, Irakinen jakiak, mandala tailerra...
Irailak 20, igandea
- 10:00. Zure burua ezagutu eta eraldatu (Eva Arrieta).
- 12:30. Mezuak zabalduz (Leire Usandizaga).
- 12:30. Biodantza (Eider Zuriarrain).
- 15:30. Narratiba sortzailea tailerra (Izaskun Mujika).
- 18:30. Kontzertua (Oskar Terol).
- 10:00-19:00. Kontsultak. Kraneo-sakrala zaldiekin, bach loreak, tarota, mediumnitatea, astrologia, pedagogia sistemikoa, giza diseinua, coatching, giza teknologia, autoezagutza eta adimen emozionala eta zure kolorearen frekuentziaren aktibazioa.
- 10:00-19:00. Mandalak, arropa, bitxiak, ukenduak, eztia, Irakinen jakiak, mandala tailerra...