Larunbat honetan, irailaren 12an, 16:30ean, omenaldi berezia egingo da Berazubi estadioan, Tolosa C.F.-ren lehen taldearen partida hasi aurretik. Alde batetik, Atletismo saileko Manex Civico eta Euken Fernandez omenduko dituzte, egindako lan eta lorpenei aitortza egiteko. Bestetik, gimnasia erritmikoko senior eta junior taldeek lortutako azken arrakastak ere ospatuko dira.
Ekitaldia Tolosa C.F.-ren lehen taldearen eta Zumaia F.T.-ren arteko partidaren aurretik egingo da. Klubak herritarrak eta zaleak Berazubira gerturatzera animatu ditu, kirolariei babesa eta aitortza eskaintzeko.