Tolosako Xake Klubak 2026-2027 ikastaroak martxan jarriko ditu urrian

Zazpi urtetik gorako haurrek zein helduek xakea ikasteko eta praktikatzeko aukera izango dute Tolosako Kultur Etxean, maila ezberdinetara egokitutako saioekin.

Tolosako Xake Kluba 2026-2027 ikasturtea prestatzen ari da, eta urrian hasiko dira xake saioak Tolosako Kultur Etxean. Ekimenaren helburua herritar gehiagori xakearen mundura gerturatzeko aukera eskaintzea da, haur zein helduentzat egokitutako saioen bidez.

Haurrentzako ikastaroa zazpi urtetik gorako umeei zuzenduta dago. Astean ordubeteko saioa egiteko aukera izango dute, asteazkenetan 18:00etatik 19:00etara edo ostiraletan 17:30etik 18:30era, familiei eta haurrei ondoen datorkien egunaren arabera. Klubak bi ordutegietan jendeak parte hartzeko aukera aztertuko du eta, egunen batean parte-hartzea oso txikia bada, ordutegia aldatzea edo egun hori kentzea planteatu dezake.

Helduentzat ere saioak eskainiko dira ostiraletan, 17:30etik aurrera, Tolosako Kultur Etxean. Parte-hartzaileek maila desberdinak izango dituzte, eta klubeko kideak bakoitzaren mailara eta ezagutzetara egokitzen saiatuko dira.

Tolosako Xake Klubetik herritarrak animatu dituzte ikastaroetan parte hartzera eta xakea ezagutzeko aukera aprobetxatzera. Zalantzarik edo interesik izanez gero, informazio gehiago eskatzeko tolosaxake@gmail.com helbidera idatzi daiteke. Era berean, urritik aurrera Kultur Etxera bertaratzea izango da aukera, aipatutako ordutegietan. Xakea ikasi, praktikatu eta beste zaletuekin partekatzeko aukera izango dute, beraz, tolosarrek ikasturte berrian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!