Tolosako talde nagusiek denboraldia hasiko dute aste honetan

Ohorezko Erregionalak, 3. RFEF emakumezkoen taldeak, Jubenil Nazionalak eta Kadeteen Euskal Ligak asteburuan ekingo diote lehiari.

Aste honetan hasiko dute denboraldia Tolosa CF-ren talde nagusiek. Hilabeteetako prestaketaren ondoren, lehia ofiziala iritsi da, eta Tolosako taldeek lehen puntuak eskuratzeko lehen aukera izango dute asteburu honetan.

Larunbatean hasiko da jardunaldia. Ohorezko Erregionalak Zumaiako FT hartuko du Berazubin, 16:30ean. Bi ordu geroago, 18:30ean, Kadeteen Euskal Ligako taldeak SD Eibarren aurka jokatuko du Usabalen.

Igandean, berriz, bi partida izango dira. Goizean, 11:30ean, Jubenil Nazionalak Antiguoko KE Bren aurka neurtuko ditu indarrak Berazubin. 16:30ean, 3. RFEF emakumezkoen taldeak Athletic Club C taldearen aurka ekingo dio denboraldiari, Lezaman.

Horrela, Tolosako futbolaren denboraldi berriari hasiera emango zaio asteburu honetan. Taldeek prestaketa fasea atzean utzi eta lehiaketako lehen neurketei egingo diete aurre, ilusioz eta denboraldi berrirako ezarritako helburuak betetzeko asmoz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!