Jon Esnaola musikagile tolosarrak Ravel Akademiako Konposizio Saria irabazi du. Maurice Ravel Nazioarteko Musika Akademiak urtero ematen duen sari prestigiotsua jaso du Hutsean lanagatik, Damián Lautaro Gorandi argentinarrarekin batera.
Ravel Akademiako konposizio saila 2022an sortu zuten, eta ordutik ematen dituzte sari hauek. Akademia Ziburun eta Donibane Lohizunen (Lapurdi) dago, eta urtero herri horietan zein inguruko beste hainbat tokitan antolatzen dituzte bertako klase magistralak, lehiaketak eta jaialdiko kontzertuak.