Bedaioko jaiak 2026

Urteroko legez, dantzan amaitu dute gaurko eguna

Leyre Carrasco

Harri jasotzaileen ostean, dantzariek hartu dute pilotalekua. Bedaioko festetan ohitura den bezala, ingurutxoak ez du hutsik egin aurtengo jai egitarauan.

Txistulariek lehen notak jotzearekin batera, irten dira dantzariak pilotalekura. Harri jasotzaileen txapelketa amaituta, dantzarien txanda izan baita. Bedaioko jaietan bada egitarautik kendu ezin den ekitaldi bat: Ingurutxoa. Eta hala egin dute aurtengoan ere. 

Hamalau bikote aritu dira aurtengoan, haur zein heldu. Txistuaren erritmora eta ikusleen txalo zaparraden artean egin dute saio guztia. 

Asteartean izango dute azken festa eguna Bedaion. Hona hemen egitaraua:

  • 12:00. Meza.
  • 14:00. Jubilatuen bazkaria.
  • 17:00. Bedaioko pilota txapelketa azkarra.

Erlazionatuak

Ingurutxoa egin dute Bedaion

Leyre Carrasco ira 06, 21:00 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!