Musikaren bidez garuna estimulatzeko ekimenera gerturatzeko aukera

Xabier Lizasok gidatuko ditu saioak.

Musikaren bitartez garuna estimulatzen duen Do, Re, Ni jardueraren berri emateko bi jardunaldi antolatu ditu Tolosako Udalak. Irailaren 10ean izango da lehenengoa, eta irailaren 17an bigarrena. Biak 10:00etatik 10:30era egingo dira, kultur etxean.

Ate irekietara bertaratzen direnek eta ekimenean parte hartzeko interesa dutenek 16 asteko proba egiteko aukera izango dute, ordu erdiko saioetan, 35 euro ordainduta.

Do, Re, Ni jarduerak ongizatea sustatzea du helburu, modu prebentiboan, ohitura osasungarriak eta elkarren arteko harremanak indartuz. Halaber, lagungarria da alzheimerraren eta bestelako dementzien eragina atzeratzeko. Egitasmoa maiatzean jarri zen martxan, eta bi talde osatu ziren, bakoitzak bere garuneko osasuna zaintzeko gaitasunak lan zitzan. Hala ere, oraindik badago jardueran parte hartzeko aukera, baina aldez aurretik izena eman behar da. Udalak adierazi duenez, jardueran parte hartzeko ezinbestekoa da prozesuan konpromisoa hartzea eta norbere onena ematea helburuak lortzeko. Xehetasun gehiago jakiteko eta izena emateko, 670 985 927 telefono zenbakira deitu edo info@kantaitaenea.com helbide elektronikora idatzi behar da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!