Tolosako kultur sortzaileen katalogoa osatu nahi dute

Amaia Elizaran dantzari tolosarra aurtengo Tolofolk jaialdian. I. G. L.

Tolosako Kultur Erakusleihoa jarri du martxan udalak; edozein kultur diziplinatan aritzen diren sortzaileek eman dezakete izena.

Pertsona, talde, elkarte eta sortzaile askoren artean osatzen da herriko kultur bizitza. Horiei guztiei ikusgarritasuna emateko asmoz, Tolosako Udalak Tolosako Kultur Erakusleihoa jarri du martxan. Herriko kultur sortzaileen katalogoa osatu nahi dute, euren jarduerei ikusgarritasuna emateaz gain, kultur eragileen arteko harremanak sustatu eta elkarlana errazteko. Halaber, asmoa da kultur programazioa osatzeko garaian erreferentziazko baliabide bihurtzea.

Parte-hartzea borondatezkoa eta doakoa da. Musika, antzerkia, argazkigintza, artisautza edo beste kultur diziplinaren batean aritzen diren herritarrek eman dezakete izena galdetegi honetan, katalogoaren parte izateko. Ondoren, katalogo hori herritarren eta kultur eragileen eskura jarriko du udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!