Udazkeneko bonu-kanpainei buruzko informazio saioak

Gure Dendak eta Gure Azoka kanpainei buruzko saioak ostegunean izango dira udaletxean.

Tolosako Udalak Gure Azoka eta Gure Dendak bonu-kanpainak jarriko ditu martxan datorren udazkenean. Kanpainen xehetasunak ezagutarazteko eta parte hartu nahi duten eragileei informazioa emateko, bi informazio-saio antolatu dituzte. Etzi, uztailaren 23an, izango dira biak.

Gure Azoka kanpaina Tolosako asteroko azokan parte hartzen duten ekoizleei eta saltzaileei zuzenduta dago; Gure Dendak, berriz, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafe hauetan alta emanda dauden establezimenduentzat da.

Kanpaina batean zein bestean parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik; datozen asteetan irekiko da horretarako epea. Edonola ere, prozeduraren inguruko informazio guztia osteguneko saioetan emango da. Zehazki, gai hauen inguruko azalpenak emango dira: bonu-kanpainen funtzionamendua, parte hartzeko baldintzak, izena emateko epea eta bonuak kudeatzeko erabiliko den aplikazioa. Gai horiei lotuta saioan ager daitezkeen zalantzak argitzeko tartea ere izango da amaieran.

Uztailaren 23an izango dira bi informazio-saioak, udaletxeko osoko bilkuren aretoan: Gure Dendak kanpainari buruzkoa 13:30ean izango da, eta Gure Azokarena 18:00etan. Interesa duten eragile guztiei saioetara joateko deialdia egiten zaie.
Edonola ere, bonu-kanpainetan izena emateko aukera izango da aurretik; zehazki, bihar hasi eta abuztuaren 10era arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!