Azoka egunen aldaketa jaiegunen eraginez

Aste honetako azoka ostiralean izango da, larunbatean izan ordez.

Uztailaren 25a eta abuztuaren 15a, hau da, Santiago eguna eta Andre Maria eguna, larunbatez egokitu dira. Jaiegunak izanik, egun bat aurreratuko da azoka aste horietan. Hau da, aste honetako larunbatean egin ordez, ostiralean egingo da, eta berdin gertatuko da abuztuaren 15ean ere, aurreko egunean, 14an egingo da.

Azoka ohiko ordutegi eta guneetan izango da: Berdura plazan, Zerkausian eta Euskal Herria plazan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!