Manex Civico irabazle 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketan

Ataria 2026ko uztailaren 13a

Tolosa CFko lau atleta izan ziren parte hartzen txapelketan, eta Civicok urrea lortu zuen 3.000 metro oztopoetan.

Caceresen (Espainia) jokatu zen asteburuan 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketa, eta Manex Civicok nagusitasunez irabazi zuen 3.000 metro oztopoko proba, 8.59ko denbora eginda. Ane Martin finalista izan zen 1.500 metrotan, eta seigarren postua lortu zuen 4.30eko denborarekin. June Sudupe 5.000 metrotako probako finalean egon zen eta bederatzigarrena izan zen 17.36ko denborarekin. Azkenik, Unax Armendariz 1.500 metrotako finalerdietan geratu zen, eta 3.54ko markarekin 16. postuan amaitu zuen.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!