Tolosako Udalak, Tolosaldea Garatzen garapen agentziarekin elkarlanean, udalerriko ondare historiko, kultural eta gastronomikoa gertutik ezagutzeko aukera emango du beste behin. Uztailean eta abuztuan, baita udazkenean ere, bisita gidatuak izango dira Alde Zaharrera, Andre Maria elizara eta Tolosako azokara. Azken horretan gainera, bertako produktuak dastatu ahal izango dira.
Bisitak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez izango dira, parte-hartzaileen eskaeraren arabera. Plaza kopuruak mugatuak direnez, aldez aurretik izena ematea gomendatzen da: Tolosako Turismo Bulegoan (Plaza Zaharra 10) edo 943 69 74 13 telefono zenbakian. Bisita gidatu bakoitzean 25 lagunek parte hartu ahal izango dute gehienez.
Bertako historia, ondarea eta gastronomia uztartzen dituzten bisita gidatuen bidez, Tolosa ezagutzeko parada izango dute hala herritarrek nola bisitariek. Hartara, herria beste ikuspegi batetik bizitzeko aukera izango dute.
Bisitak
Tolosako Alde Zaharra
Tolosako hirigune historikoan barrena egingo den ibilbide gidatu honetan, herriaren jatorria, garapena eta ondare arkitektoniko nagusiak ezagutzeko aukera izango da.
- Egunak: uztailean eta abuztuan, asteartetik ostiralera
- Ordua: 11:00
- Iraupena: 60 minutu
- Prezioa: 4 euro(tarifa orokorra), 3 euro (tarifa murriztua: erretiratuak; 4 eta 16 urte bitartekoak; langabetuak; Nekatur eta Basquecard txartelak dituztenak eta 15 pertsona baino gehiagoko taldeak) eta doakoa (4 urtetik beherakoentzat)
Tolosako azokara bisita, eta bertako produktuen dastatzea
Tolosako azokaren historia, garrantzia eta egungo jarduna ezagutzeko bisita berezia. Bisita amaitzean, bertako produktuen dastaketa egingo da.
- Egunak: Uztailean eta abuztuan, larunbatero; eta irailaren 19an eta 26an, urriaren 3an, 10ean eta 17an, eta azaroaren 7an
- Ordua: 11:00
- Iraupena: 90 minutu
- Prezioa: 10 euro (tarifa orokorra), 7,5 euro (tarifa murriztua: erretiratuak; 4 eta 16 urte bitartekoak; langabetuak; Nekatur eta Basquecard txartelak dituztenak eta 15 pertsona baino gehiagoko taldeak) eta doakoa (4 urtetik beherakoentzat)
- Dastaketaren lekua: JO Topagunea (Kale Nagusia 20)
Andre Maria eliza
Tolosako eraikin enblematikoenetako bat ezagutzeko aukera izango da bisita honetan. Elizaren historia, arkitektura eta ondare artistikoa izango dira ibilbidearen ardatz nagusiak.
- Eguna: uztailean eta abuztuan, asteartetik ostiralera
- Ordua: 12:30
- Iraupena: 60 minutu
- Prezioa: 4 euro (tarifa orokorra), 3 euro (tarifa murriztua: erretiratuak; 4 eta 16 urte bitartekoak; langabetuak; Nekatur eta Basquecard txartelak dituztenak eta 15 pertsona baino gehiagoko taldeak) eta doakoa (4 urtetik beherakoentzat)