Tolosak ezin izan du txapela jantzi

Ataria 2026ko uztailaren 6a

Esku pilotako CMO Kluben Ligako finala jokatu zuten Tolosa elkarteko pilotariek Leitzako Aurrera elkartekoen aurka, eta 1-2 galdu zuten.

Beotibar pilotalekuan jokatu zen finala, hiru partidetara eta partida bakoitzean bi joko irabaztera. Kadete mailan Tolosako Landa-Lasa bikoteak 10-8 eta 10-2 galdu zuen Sagastibeltza-Ugartemendia bikoaren aurka. Jubenilen mailan Tolosako Perurena-Etxeberria bikoak erraz gailendu zen, 10-0 eta 10-1, Aurrerako Bidart-Alkorta bikoaren kontra. Nagusietan, baina, Aurrerakoak nagusitu ziren: Tolosako Altuna-Aizpuru bikoak 1-10 eta 3-10 galdu zuen Txoperena-Goikoetxea bikoaren aurka.

Txapelketaren antolatzaileen esanetan, harmailetan izugarrizko giroa izan zen eta emozio handiko partidak ikusi ziren Beotibar pilotalekuan. Bide batez, eskerrak eman dizkiote pilota elkarteei, pilotalekuetara joandako zareten zale guztiei, babesleei eta bereziki CMO VALVES enpresari, «kluben liga egiten eta gure ametsa egi bihurtzen laguntzeagatik beste urte batez».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!