Jai giro nagusi izan da goizean goizetik Amarotz auzoan, eta giro ederrean ari dira ospatzen festetako azken eguna. Helduak futbol partidan ari ziren bitartean, haur eta gaztetxoak buruhandien aurretik ibili dira korrika. Horrez gainera, artisau azoka ere izan dute; hamazazpi postu bildu dira aurtengo azokaren bueltan, eta horrekin batera, eskulan erakusketa ikusteko aukera ere izan da.
Arratsaldean ere izango dute zertaz gozatu Amarotzen, eta iluntzean agurtuko dituzte aurtengo jaiak. Hona hemen egitaraua:
- 16:00. Dantzaldia Perurekin.
- 18:30. Toka txapelketa.
- 20:00. Sardina jatea.
- 22:30. Jaiei amaiera.