Auzoetan ere festa

Iurramendi auzoko jaiak ari dira ospatzen.

Uztail hasieran ospatzen dituzte Iurramendi auzoko jaiak, sanferminen bueltan, eta ez dute hutsik egiten zezenek nahiz kolore zuri-gorriak. Bada, osteguneko afariarekin ekin zieten aurtengo festei, eta gaur dute azken eguna.

Auzotar ugari elkartu da bazkarian, eta arratsalde polita dute zain. 18:00etan, XIII. Iurramendiko toka txapelketa izango dute. 19:30ean Hidden Garden taldearen kontzertua eta 21:00etan, pizza/burger afaria egingo dute.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!