Sanjoanetako balorazio bilera, datorren ostegunean

Ataria 2026ko uztailaren 3a

Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu parte hartzera.

Ekainaren 19tik 24ra bitartean ospatu ziren sanjoanak Tolosan. Jaien inguruko iritziak eta ekarpenak jasotzeko, balorazio bilerara deitu du udalak. Festetan parte hartu duten eragileez harago, herritar guztiei egin die parte hartzeko deia.

Bilera ostegunean, uztailaren 9an, izango da, 19:00etan, udaletxeko pleno aretoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!