Madrilgo Zentro Dramatikoak denboraldi berria aurkeztu du

Ataria 2026ko uztailaren 3a

Amaia Laka Topic zentroko programatzailea, Alfredo Sanzol Zentro Dramatiko Nazionaleko zuzendaria eta Ainara Martin Topic-eko zuzendaria.

23 antzezlan izango dira, horietatik 16 estreinaldiak eta 9 txotxongilo ikuskizun.

Madrilgo Zentro Dramatiko Nazionalak bere ohiko programazioan txotxongilo eta objektu antzerkiko ikuskizunak sartzen ditu, Tolosako Topic zentroko laguntza eta aholkularitzarekin. Lankidetza hori bi aldeen arteko hitzarmenaren fruitu da. 2014. urtetik dago martxan, eta urtero berritzen dute.

Hain justu, herenegun aurkeztu zuten Madrilgo zentroko denboraldi berria. 23 antzezlan izango dira, horietatik 16 estreinaldiak dira eta 9 txotxongilo-muntaia daude Titereszena zikloaren barruan. Ikuskizun horiek Espainiako hiriburuko Valle-Inclán antzokiko Nieva eta Mirlo Blanco aretoetan ikusi ahal izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!