Iurramendi auzoko jaiak, ostegunetik larunbatera

Ataria 2026ko ekainaren 30a

Sanferminen bueltan ospatu ohi dituzte Tolosako auzoko jaiak.

Tolosako Iurramendi auzoko jaiak ospatuko dituzte ostegunetik, hilaren 2tik, larunbatera, hilaren 4ra. San Fermin jaien bueltan ospatzen dituzte festak, eta horregatik bertako elementuak izango dira aurten ere, hala nola, kolore zuri-gorria eta zezenak.

Egitaraua

  • Uztailak 2, osteguna
    • 20:30. Afari autogestionatua.
  • Uztailak 3, ostirala
    • 17:30. Txupinazoa, zezenak, txokolatada.
    • 18:00. Jolasak.
    • 21:00. Afaria.
    • 23:00. Xabi DJ.
  • Uztailak 4, larunbata
    • 14:00. Bazkaria (bakoitzak berea), postre lehiaketa eta bingoa.
    • 18:00. XIII. Iurramendiko toka txapelketa.
    • 19:30. Kontzertua: Hidden Garden (eta afari eskaera).
    • 21:00. Pizza/burger afaria.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!