Epaimahaia Borja Arrizurieta Colomo, Javier Ortiz Moreno eta Arbil Iciar Manterola osatu dute, eta aurkeztutako lan guztiak aztertu ondoren, aho batez erabaki dute sarituen zerrenda.
Gai libreko saridunak honako hauek izan dira:
- 1. saria: Jose Agustin Gurrutxaga Garagartza, Sun and shadows.
- 2. saria: Jose Ramon Luna de la Ossa, Raíces.
- 3. saria: Agustin Aizpurua Arozena, Huellas en el olvido.
Bestalde, Tolosaldeko Txapeldunaren saria Josema Dieguez Rodriguezek jaso du, Itsasoa ta egurra I-IV lanagatik.
Bertako sarietan, berriz, honako hauek izan dira irabazleak:
- 1. Bertako Saria: Andoni Lizeaga Lasa, Bide zaila.
- 2. Bertako Saria: Ruben Cáceres Delgado, Aterrizaje controlado.
- 3. Bertako Saria: Nerea Maillo Carpintero, La mirada del picapinos.
Azkenik, Argizaiola sarirako sailkatutako argazkilariak Jose Agustin Gurrutxaga Garagartz, Agustin Aizpurua Arozena eta Oscar Manso Navas izan dira.
Sari banaketak ospakizunerako tartea ez ezik, hausnarketarako aukera ere eman du. Antolatzaileek adierazi dutenez, parte-hartzaile kopurua iazkoarekin alderatuta handitu bada ere —aurten 179 lagunek parte hartu dute—, datuak oraindik ez dira nahi bezain onak.
Tolosaldeko sailean 23 lagunek parte hartu dute. Eta generoari dagokionez desoreka nabarmena izan da: parte-hartzaileen % 20 emakumeak izan dira eta % 80 gizonezkoak. Gainera, emakumeen parte-hartzea iazkoarekin alderatuta jaitsi egin dela azaldu dute.
Elena Marquezek adierazi duenez, «emakume argazkilari profesionalak badaude, baina ematen du lehiaketetan parte hartzea gehiago kostatzen zaiela». Hori dela eta, datozen edizioetan emakumeen presentzia handitzeko bideak aztertzeko beharra azpimarratu du.
Bestalde, Targazkiko Gazteen parte-hartzea ere oso urria izan dela nabarmendu dute. Horren harira, antolatzaileek gazteak lehiaketara erakartzeko proposamen eta ideia berriak jasotzeko prest daudela adierazi dute, datorren urteko edizioari begira.
Sari banaketarekin amaiera eman zaio, beraz, Tolosa Herria 2026 Argazki Lehiaketaren aurtengo edizioari; argazkilaritzaren kalitatea agerian utzi duen edizioa izan da, baina baita parte-hartzea handitzeko erronkak mahai gainean utzi dituena ere.