Tolosako Biblioporrak egitasmoa 2001ean sortu zuten. Herriko ikastetxe guztiek parte hartzen dute, 0 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteengan irakurzaletasuna sustatzeko. Dagoeneko eskuragarri daude 2026ko Biblioporrak txokoko irakurgaiak, urriaren 2ra arte, Haur Liburutegiko hirugarren solairuan.
Gidan agertzen diren liburuez gain, udarako aukeratu dituzten liburu gehiago aurkituko dituzte familiek katalogoan. Gidetan aipatutako liburuak eskuragarri egongo dira urriaren 2ra arte haur liburutegiko ganbaran. Bost gomendio-zerrenda prestatu dituzte, irakurle mota guztiek gustuko liburua topa dezaten:
- Biblioporrak gomendioak HH 0-5 urte
- Biblioporrak gomendioak LH1 6-7 urte
- Biblioporrak gomendioak LH2 8-9 urte
- Biblioporrak gomendioak LH3 10-11 urte
- Biblioporrak gomendioak DBH 12-16 urte
Udako ordutegia
Irailaren 4ra bitarte, honakoa izango da helduen liburutegiko ordutegia: 10:00-13:00. Asteazkenetan arratsaldez ere irekiko dute, 16:00etatik 19:00etara. Haurren liburutegia, berriz, goizez egongo da zabalik, 10:00etatik 13:30era.
Halaber, uztailaren 6tik irailaren 4ra bitarte, udako liburutegia zerbitzua ere martxan egongo da, Usabal kiroldegiko kanpoko igerilekuetara eta ondoko solariumera joaten diren ume, gazte eta helduentzat. Helburu du tolosarrei liburutegi-zerbitzua eta irakurketa hurbiltzea, eta 15:00etatik 19:00etara egongo da irekita.