Topic-ek badu Gelditutako denboraren txokoa izeneko gunea, eta bertan txotxongiloak eta haien inguruko iruditeria erakusten dute zinemaren eta telesailen bidez. Gune horri jarraipena ematea erabaki du, eta horregatik Udako Patioak zikloa antolatu du. Zikloa uztaileko ostiral guztietan egingo dute anbigu aretoan, 18:00etan, eta egun batzuetan film bat ikusiko dute, eta beste batzuetan liburu bat izango dute hizketagai. 3 euro ordaindu behar da parte hartzeko.
Ziklorako anbiguak aire zabaleko zinema baten itxura hartuko du, giro lasai, informal eta berezia sortuz, eta krispetak banatuko dituzte.
Egitaraua
-
Uztailak 3: El jovencito Frankenstein filma.
-
Uztailak 10. El jovencito Frankestein filmaren oinarri den Mary Shelleyren Frankenstein edo Prometeo Modernoa eleberriari buruzko saioa, Ylenia Benitok gidatuta.
-
Uztailak 17. Tim Burtonen Eduardo Manostijeras filma.
-
Uztailak 24. Tim Burtonen La melancólica muerte de Chico Ostra liburuaren inguruko saioa.