Alebin eta infantil mailako Igeriketako Gipuzkoako Txapelketa asteburuan

Ataria 2026ko ekainaren 12a

Bihar eta etzi goiz eta arratsaldez izango da jokoan Usabal igerilekuan.

Beste txapelketa bat jasoko du Usabal igerilekuak. Asteburuan zehar alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa izango da jokoan. Bihar eta etzi  izango da, goiz eta arratsaldez: goizean 10:00etatik 13:15era eta arratsaldean 16:30etik 19:30era.

Txapelketa dela-eta barneko igerilekua itxita egongo da txapelketarako.  Probetan eskualdeko 33 igerilarik parte hartuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!