Abian da Bedaioko Mendi Martxa

Leyre Carrasco 2026ko ekainaren 7a

Bedaioko pilotalekutik irten dira goizean goiz mendizaleak, eta guztira, 135 lagunek parte hartu dute aurtengo edizioan.

Arrakastaz abiatu dute aurtengo Bedaioko Mendi Martxa. Artubi kultur elkarteak hemeretzigarrenez antolatu du, eta dagoeneko martxan dira mendizaleak. Goizean goiz pilotalekutik irten dira eta, ohi moduan, bi ibilbide izan dira aukeran; 25 kilometroko ibilbide luzea eta 18 kilometroko martxa motza. Aurtengo edizioan, guztira, 135 lagunek eman dute izena; 60 ibilbide luzean eta 75 ibilbide motzean.

Mendizaleak Bedaioko inguruko mendietan ibiliko dira, eta bidean zehar hainbat anoa gune izango dituzte. Pilotalekuan izango du amaiera ibilbideak, eta bertan hamaiketakoa egingo dute. Eguerdian, berriz, antolatzaileek bazkaria egingo dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!