Tolosa finalerdietarako sailkatu da CMO Ligan

Ataria 2026ko ekainaren 5a

Lazkaoko pilotalekuan jokatu dute Tolosa eta Azkoitiko Oteiza elkarteek CMO Esku Pilotako Kluben Ligako final-laurdenak.

Tolosak 3-0 irabazi dio Oteizari, eta finalerdietarako sailkatu da. Kadeteetan Tolosako Landa-Lasa bikoak 10-0 eta 10-1 irabazi dio Oteizako Juaristi-Lizarralde bikoari. Jubeniletan Tolosako Perurena-Etxeberria bikoak 10-9 eta 10-3 irabazi dio Oteizako Etxaniz-Bastida bikoari. Nagusietan Tolosako Altuna-Aizpuru bikoak 10-4 eta 10-0 gainditu du Oteizako Oteiza-Juaristi bikoa. Tolosa Aurrera elkarteak finalerdiak Lekunberriko Larraun elkartearen aurka jokatuko ditu.

Bitartean, asteburuan ligako final-laurdenetako beste norgehiagoka bat jokatuko da, oraingoan Atarrabian. Bihar jokatuko da, 18:00etan, Atarrabiako Beti Onak eta Leitzako Aurrera elkarteen artean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!