Ate irekiak egingo dituzte Altzoan elkartean

Ataria 2026ko ekainaren 1a

Ostegunean egingo dute saioa, 17:30etatik 19:30ak arte. Haurrei eta haien familiei zuzendutako saioa izango da.

Hamabost urte bete berri ditu Altzoan Guraso Elkarteak eta hori ospatzeko festa egingo zuten joan den maiatzean. Orain, ate irekiak antolatu dituzte, herritarrek proiektua eta lokala sakonago ezagutu dezaten. Ostegunean egingo dute saioa, 17:30etatik 19:30ak arte, lokalean –Tolosako Plaza Berriko Abastos eraikinean dago kokatua–.

Altzoan elkarteko ateak zabalik dituzte familia mota guztientzat, bakoitzaren erritmoa eta errealitatea errespetatuz. Bazkide izateko interesa dutenek 30 euroko kuota ordaindu beharko dute, behin, modu sinbolikoan. Informazio gehiago gurealtzoan@gmail.com helbidera idatzita lor daiteke.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!