Loreek jantzi dute Tolosa

Ataria 2026ko maiatzaren 30a

Udaberriko azokarik koloretsuenaren txanda iritsi da gaur Tolosara: Lore eta Landare Azoka.

Herritarrak postuz postu ibili dira lore eta landare gustukoenen bila, eta bitartean Jakoba Errekondo landare adituak lorezainen galderak erantzun ditu. Izan ere, zuzeneko kontsultategia izan du usurbildarrak Trianguloan kokaturik: tomateak noiz landatu, nola ureztatu, leken ondoren zein landare ezin landatu, txandakatzeak... 

Gainera, lore eta landareak ez ezik, kosmetika eta medikuntza naturaleko produktuak, sendabelarrak eta artisautzako produktuak ere saldu dituzten zazpi postu izan dira aurtengo azoka berezian: Guillen (loreak eta landareak); Ortuberri (baratze eta lore-landareak); Ines Flores (fruituak eta haziak); Murueta (loreak eta landareak); Carolina Peños (olioak, ukenduak eta xaboiak); Alba de la Flor (lore naturalez egindako bitxiak) eta Iñigo Azpiazu (loreak eta landareak).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!