Erakutsiz ikasi

Herrikideko ikasleak ATARIAn

Ataria 2026ko maiatzaren 29a

Erakutsiz ikasi atalaren barruan, Herrikide ikastetxeko LH 5-6 mailako ikasleak izan dira ATARIA bisitatzen. Erredakzioaren funtzionamendua ezagutzeaz gain, irratian jolas egin dute.

ATARIAren Erakutsiz ikasi hezkuntza proiektuak eskualdeko komunikabidea eta bere egitekoa gaztetxoei gerturatzea du helburu. Ikastetxeetako ikasleek ATARIA bisitatzen dute, eta komunikabidearen funtzioa eta helburua ezagutzearekin batera, erredakzioaren funtzionamendua gertutik ikusteko aukera izaten dute. Era berean, komunikabidearen hainbat ataletan parte hartzeko aukera ere izaten dute, hala nola beraiek protagonista diren edukiak webgunean nola sartzen diren ikusten dute eta irratian parte hartzen dute.

Bada, gaurkoan, Tolosako Herrikide ikastetxeko LH 5-6 mailako 21 ikasle izan dira ATARIAn. Erredakzioaren funtzionamenduaren nondik norakoak ikusi dituzte, eta bisitaren azken zatian Ataria irratian izan dira. Bertan jolas batetan parte hartuz ederki pasatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!