Ekainaren 10ean zabalduko dituzte Usabalgo kanpoko igerilekuak

Ataria 2026ko maiatzaren 26a

Egun horretan abiatuko da kiroldegiko udako eskaintza, eta irailaren 30era arte iraungo du. Epe horretan, 10:00etatik 20:30era egongo dira zabalik kanpoko igerilekuak.

Ekainaren 10ean jarriko da martxan Tolosako Usabal kiroldegian udako eskaintza. Egun horretan bertan irekiko dituzte kanpoko igerilekuak. Aurten, irailaren 30era arte egongo dira zabalik. Eguraldiaren ondorioz, obra luzatu egin da, eta ohi baino beranduago itxiko dituzte kanpoko igerilekuak.

Epe horretan moldatu egingo dute kiroldegiko ordutegia. Astelehenetik ostiralera, 07:00etan ireki eta 22:00etan itxiko dute. Larunbat, igande eta jaiegunetan, berriz, 08:00etatik 21:00etara egongo da zabalik. Kanpoko igerilekuak 10:00etatik 20:30era irekiko dituzte, baina kiroldegiko langileak ixteko ordua baino ordu laurden lehenago hasiko dira materiala biltzen, eta erabiltzaileek ordutegi hori errespetatzea eskatu dute.

Obrak, kiroldegian

Datorren astelehenetik aurrera, astebeterako, obrak izango dira Usabal kiroldegian; fatxadako beirak aldatuko dituzte. Ondorioz, ekainaren 1etik aurrera, segurtasunez jokatzeko, spa-hidromasaje igerilekuko eremua itxita egongo da; hilaren 8an irekiko dute. Kiroldegiko termak, sauna eta gainerako espazioak, berriz, erabilgarri egongo dira.

Larunbatean olinpiadak, Berazubin 

Larunbat honetan, 09:00etatik 15:00etara, Tolosaldeko Eskola Kiroleko Olinpiaden finalak jokatuko dituzte eskualdeko ikastetxeetako ikasleek Berazubi estadioan. Hori dela eta, egun horretan, udal kirol-txartela duten bazkideek ezingo dituzte Berazubiko instalazioak erabili; Usabal kiroldegiko zerbitzuak erabiltzea proposatu diete.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!