Joxe Bernardo Bidaola 'Txirrita' izan dute gogoan

Ataria 2026ko maiatzaren 23a

Urko kantariak ireki du Txirritari Tolosako Topic-en egin dioten omenaldi ekitaldia. Bernardori abestia abestu du.

Joxe Bernardo Bidaola Atxega Txirritaren heriotzaren 50 urte betetzen dira, eta hori dela eta omenaldi ekitaldia eskaini diote gaur, Tolosako Topic-en. 1976ko apirilaren 25ean desagertu zen Txirrita, Lizarieta gainean, eta urte bereko maiatzaren 28an agertu zen bere gorpua Sarako (Lapurdi) baso bateko erreka batean. 50 urte hauetan senideek ez dute gertatu zenaren inongo azalpenik jaso.

Ekitaldian Txirritaren senitarteko, lagun eta militantzia kideak izan dira, eta gertatutakoa gogoratzea beharrezkoa dela esan dute. Senitartekoei elkartasuna adierazi diete, eta egia exijitu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!