Trafiko mozketak asteburuan, Tolosan

Ataria 2026ko maiatzaren 20a

Ostiralean Emakumezkoen Gipuzkoako Itzuliaren erlojuaren aurkako proba jokatuko da Tolosan, eta larunbatean Mugitu krosak hartuko ditu kaleak, 17:00etatik aurrera.

Ostiralean Emakumezkoen Gipuzkoako Itzuliaren erlojuaren aurkako proba izango da 17:00etatik 20:00etara. Euskal Herria plazatik aterako dira, eta Rondilla kalea, Araba etorbidea, Bentaundi (biratu), Araba etorbidea eta San Frantzisko pasealekua pasata, Trianguloa plazan izango dute helmuga. Hori dela eta, trafikoa moztuko dute probak irauten duen bitartean. Ondorioz, autobusak Santa Klara kaletik aterako dira 15:00etatik 21:00etara. Taxiak Zumalakarregi pasealekutik aterako dira, kontrako norabidean. Eta aparkalekuei dagokienez, 06:00etatik aurrera hustu egin beharko da seinalatutako eremua; besteak beste, Rondilla kalea (Eceiza gozotegitik gora, bi aldeetan), Trianguloa plazaren ingurua eta San Frantzisko pasealekua.

Bestalde, larunbatean Mugitu lasterketa izango da 17:00etatik aurrera. Bost kilometroko proba izango da, eta ibilbide hauxe izango du: Berazubiko pista, Berazubi kalea, Paper kalea, Araba etorbidea, Pedro Tolosa pasealekua, Nafarroa etorbidea, Zumalakarregi pasealekua (espaloitik), Zubiberria, Santa Klara kalea, Naparzubia, Zerkausia kalea, Trianguloa plaza, San Frantzisko pasealekua, Paper kalea, Berazubi kalea eta Berazubiko pista.

Proba hasten denetik korrikalariak pasatu arte, erabat moztuko dute trafikoa. Autobusei dagokienez, Rondilla kalea itxiko da (Gorosabel eraikina baino lehen) 17:00etatik 18:30era. Tarte horretan Santa Klara kaletik joango dira. Taxiak, berriz, Zumalakarregi pasealekutik joango dira kontrako norabidean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!