Trainerilletan bigarren txapelketan eta hirugarren ligan

Ataria 2026ko maiatzaren 14a

Tolosaldea Arraun Klubeko kadete mailako arraunlariek Gipuzkoako txapelketan eta ligan podiumean amaitu dute.

Kadete mailako arraunlariak maila onean jarraitzen dute, eta Gipuzkoako Trainerilla Ligan hirugarren postua lortu dute. Horrez gain, asteburuan jokatu da Gipuzkoako Trainerilla Txapelketan eta bertan bigarren postua lortu dute Tolosaldea Arraun Klubeko kideek. Mutriku izan zen lehenengoa 7.42,15 eginda, eta ondoren Tolosa helmugaratu zen, 7.55.57ko denborarekin. Hirugarren Zumaia izan zen, 8.01,39ko denborarekin.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!