Udako oporrak ate joka daude, eta horrekin batera, hizkuntzak hobetzeko eta helburu jakin bati heltzeko une aproposa iritsi da. Tolosako Lacunza akademiak ingeleseko eta frantseseko ikastaro trinkoak eta nazioarteko esperientziak eskainiko ditu uztailean, adin eta maila guztietarako proposamen egokiekin.
Ikastaroak astelehenetik ostiralera izango dira, goizez, egunero bi orduko saio praktikoetan, eta ikasleen maila eta beharretara egokituta daude. Udako zein datorren ikasturteko matrikulazioa zabalik dago jada. Izena emateko interesa dutenek 943 46 47 00 zenbakira deituta, Lacunza.es webgunean edo Tolosako Lopez Mendizabal 1. zenbakian
dagoen bulegoan eman dezakete.
Gainera, ekainaren 8rako ipuin kontaketa saioa antolatu dute, 17:30etik 18:30era. Saioa doakoa izango da eta 5 eta 8 urte bitarteko haurrentzat dago bideratuta. Saio hori aukera bikaina izango da Lacunza gertutik ezagutzeko eta metodologia modu ludikoan bizitzeko.
Lanketa jarraitua
«Udan ikasteko giroa lasaiagoa izaten da, eta ikasleek denbora hobeto aprobetxatzen dute», azaldu du Brigit Clunies-Ross Lacunzako ikasketa zuzendariak. «Ikastaro trinkoak oso eraginkorrak dira; egunero lan eginez, aurrerapena azkar eta modu sendoan nabaritzen da», gaineratu du.
Bi asteko edo hilabeteko ikastaroak egin daitezke, eta helburua argia da: hizkuntza-gaitasuna modu praktikoan indartzea, ahozko zein idatzizko trebetasunak landuz eta konfiantza irabaziz.
Txikienentzako
Lacunzak aukera bereziak eskaintzen dizkie adin txikikoei ere. Adventures izeneko ludoteka zerbitzua ekainaren 22an hasiko da, 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Astez aste, ingelesa edo frantsesa lantzen dute modu dibertigarri eta dinamikoan, tailerrak, jolasak eta irteerak uztartuz.
«Txikientzat ikasteko modurik egokiena jolasa da; esperimentatuz eta ondo pasatuz barneratzen dute hizkuntza», nabarmendu du Clunies-Rossek. Aurtengo edizioan, gainera, 6 urtetik aurrerakoek egunean ordubeteko hizkuntza klasea izango dute.
Azken prestakuntzak
13 urtetik gorako ikasleentzat, udan zehar B2 First eta C1 Advanced azterketak prestatzeko ikastaro trinko espezifikoak antolatzen dituzte. Hauen helburua da azterketaren aurretik azken bultzada ematea, askotan emaitza baldintzatzen duen une erabakigarrian.
Uztailean zehar, gainera, irakasleen prestakuntza programaren barruan dauden ikastaro trinko batzuetan plaza mugatuak eskainiko dira, doan. Hala, irakasleek praktikak egiteko aukerak izango dituzte, beti Lacunzako talde akademikoaren gainbegiradapean.
Nazioarteko esperientzia
Nazioarteko esperientzia bilatzen dutenentzat, Lacunza Summer Camp egingo dute Donostian, ekainaren 22tik abuztuaren 2ra, 6 eta 13 urte bitarteko gazteentzat. Udaleku honek munduko hainbat lekutatik etorritako ikasleak biltzen ditu, batez ere gaztelania ikastera datozen atzerritarrak.
«Horrek hizkuntza praktikatzeko benetako nazioarteko giroa sortzen du. Hemengo ikasleentzat, atzerrian egongo balira bezala da, egunero hainbat hizkuntza entzun eta erabiltzeko aukera dutelako», azaldu du Clunies-Rossek.
Lacunza akademiak, beraz, proposamen sendo eta askotarikoa eskainiko du uda honetan: txikientzako ludoteka, gazte eta helduentzako ikastaro trinkoak, ziurtagirietarako azken prestakuntza eta nazioarteko esperientzia aberasgarria. Helburu bakar batekin: hizkuntzak modu eraginkor, praktiko eta motibatzailean ikastea.
LACUNZA AKADEMIA
- Helbidea. Lopez Mendizabal Pasealekua, 1 (Tolosa)
- Telefono zenbakia. 943 46 47 00
- Posta elektronikoa. academia@lacunza.es
- Webgunea. www.lacunza.es
- Facebook. Lacunza-ih
- X. @lacunzaih
- Instagram. @lacunzaih
- Youtube. @LacunzaihSanSebastian