Tolosako bost zubitan informazio panelak jarri dituzte

Ataria 2026ko maiatzaren 7a

Animaliei jaten ez emateko mezuak zabaldu eta ibaiaren balio ekologikoa nabarmendu dute.

Tolosako hainbat zubitan informazio-panelak berritu dituzte azken egunotan. Guztira, zaharkituta zeuden sei panel kendu, eta berriak jarri dituzte bost zubitan: Arrameleko zubian, Naparzubian, Zubiberrian, Euskaldun berria zubian eta kiroldegi ondoko egurrezko zubian.

Panel berriek diseinu bera dute, eta herritarrei zuzendutako mezu argia dute: animaliei jaten ez emateko abisua. Udalak gogorarazi du praktika horrek kalte egin diezaiokeela ibai inguruko faunari eta oreka ekologikoari.

Kiroldegiaren ondoko egurrezko zubian, gainera, panel osagarri bat ere jarri dute, Araxes ibaiari buruzko informazioarekin. Ibai hori Oria ibaiaren ibaiadarra da, eta bere fauna eta flora bereziagatik babestuta dago.

Argazkia: Tolosako Udala

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!