Elkarretaratzea bihar, flotillako atxiloketak salatzeko

Ataria 2026ko maiatzaren 1a

Iturria: Amnesty International

Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, mobilizazioa egingo dute Tolosako Trianguloan.

Israelgo armadak Global Sumud Flotilla itsas segizioa geldiarazi zuen asteazkenetik ostegunera bitarteko gauean nazioarteko uretan, Greziatik gertu, eta 175 ekintzaile inguru gatibu hartu, tartean Tolosako Lino Figueroa. Tolosarra Gedar langile kazetako eta Diario Socialistako korrespontsala da. Gertaerak salatzeko Palestinarekin Elkartasuna plataformak elkarretaratzea deitu du. Bihar elkartuko dira Tolosako Trianguloa plazan 12:30ean. 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!